Zerbitzuen Esternalizazio Espezializatua
Ez al da eraginkorra zure arlo espezializatu berezkoak izatea?
Zure proiektuan aurrera egiteko, jarri garatu behar dituzun arloetako adituen eskuetan. Bihurtu Laudalki zure laguntzaile espezializatua, zure proiektuak behar dituen estrategiak eta soluzioak eraginkortasunez inplementatzeko.
Proiektu bateko burua izateak buruan zama handia eramatea, egunean zeregin ugari egin behar izatea eta zure enpresak aurrera egitea ahalbidetzen duten ideiak eta soluzioak efizientziaz eta eraginkortasunez garatu eta inplementatzeko astirik ez izatea dakar. Zenbaitetan, halaber, emaitza, baliabideen erabilera eta beharrezkoa den denbora optimizatzeko laguntza espezializatua falta zaigu.
Horregatik, soluzio handi eta txikietarako, Laudalkik zure laguntzaile espezializatua izan nahi du, behar dituzun proiektuak eta soluzioak inplementatuko dituen zure kanpoko saila, alegia.

Zure helburuekin konprometituta, elkarrekin egingo dugu aurrera honako hauen bidez:
- zure proposamen eta helburuen baterako ebaluazioa
- zure zirkunstantzien, inplementazioaren izaeraren eta eskuragarri dauden baliabideen azterketa
- zure proiektura egokitutako ibilbide-orri baten definizioa
- gertatzen diren egoera-aldaketen aurrean plangintzan egin beharreko aldizkako doikuntzak
- jarduketa-planaren inplementazio dinamikoa
- zure proiektuak inplementazioaren ondoren behar duen jarraipena

Laudalkin aditu profesionalak aurkituko dituzu kualitatiboki eta kuantitatiboki aurrera egin nahi duzun une puntualetan.
Ez duzu baliabiderik konprometituko beharrezkoa ez den denboran. Zure enpresaren luzapen bat izango gara, baina proiektuak dirauen edo bidezkotzat hartzen duzun aldian baino ez
Zure proiektuan espezialista gisa egingo dugun lana prozesuan inplikatuta dauden guztiekiko komunikazio arinean eta harreman estuan oinarrituta egongo da. Zure ondoan egingo dugu aurrera, zure proiektuarekin konprometituta eta zure helburu berekin.
