Pribatutasun-politika

Harremanetarako inprimakian jasotako datuen tratamendua

Datuen babesari buruzko informazioa
Arduraduna:Laudalki
Helburua:Zure eskabideari erantzutea.
Legitimazioa:Zure eskabideari erantzutea edo/eta kontratu bat gauzatzea, Laudalkiren bezeroa baldin bazara.
Hartzaileak:Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legez horretarako betebeharrik egon ezean.
Eskubideak:Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere, eta horiek honako posta elektroniko honetara joz balia ditzakezu: info@laudalki.com.

Datuen babesari buruzko informazio guztia

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Laudalki.

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Laudalkin interesdunek ematen diguten informazioa zure eskariari erantzuteko eta eskatutako zerbitzuak emateko erabiltzen dugu.
Ez da erabaki automatizaturik hartuko emandako datuetan oinarrituta.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Datuak interesdunak ezabatzeko eskatzen duen arte gordeko dira, haiek gordetzeko legezko epeak aintzat hartuta. Epe horiek gaindituta ere, gorde ahalko ditugu, baina haien tratamendua mugatu, legezko betebeharrak betetzeko eta/edo erreklamazioak defendatzeko baino ez.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa alderdien artean egindako kontratua da –gaur egun bezero bazara edo bezero potentziala bazara–, edota, adibidez, gure webgunearen bidez egin diguzun eskaria, webgunearen erabiltzaile hutsa bazara.

Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legez horretarako betebeharrik egon ezean.

Datuen transferentzia hirugarren herrialdeei

Ez da aurreikusten hirugarren herrialdeei datuen transferentziarik egitea.

Zer eskubide duzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak du eskubidea Laudalkin haien gaineko datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez egiaztatzeko.

Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dute, eta zehatzak ez diren datu pertsonalak zuzentzeko eska dezakete edo, hala badagokio, haiek ezabatzeko, besteak beste bildu zireneko helbururako beharrezkoak ez direnean. Era berean, datuen eramangarritasunerako eskubidea duzu.

Kasu zehatz batzuetan, interesdunek haien datuen tratamentua mugatzeko eskatu ahalko dute, eta, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defenditzeko bakarrik gordeko ditugu.

Kasu zehatz batzuetan eta egoera partikularraren ondoriozko motiboengatik, interesdunek haien datuen tratamenduari aurka egin ahalko diote. Kasu horretan, Laudalkik datuak tratatzeari utziko dio, premiazko legezko motiboengatik edo egon daitezkeen erreklamazioak gauzatzeagatik edo defendatzeagatik ez bada.

Zure eskubideak materialki honela erabili ahal izango dituzu: idatzia bidali Laudalkira info@laudalki.com helbidearen bidez.

Zure datu pertsonalak babesteari dagokionez zure eskubideak urratuta sentitzen badituzu, batez ere zure eskubideak baliatzean gogobetetzerik lortu ez baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuen Babesaren arloko Kontrol Agintaritzan, www.agpd.es webgunearen bidez.