Nor gara
Jasangarritasunean beste harri-koskor bat gara.
Jatorri gisa gure egonezin pertsonalak izanik, zurekin elkarlanean jardun nahi dugu, gure ingurunearen aldaketa-eragile izaten lagunduko duten inpaktu positiboak lortzeko.
Gure taldeak, Leire Trojaola buru duela, atsegin handiz lagunduko dizu gizarte-erantzukizunerako bidean.

Gure ibilbidea
Gure kezka pertsonaletik abiatuta, Laudalki taldeen, erkidegoen eta ingurumenaren garapen jasangarrian laguntzeko sortu zen.
Garapen jasangarrirako helburuekin gaude konprometituta, eta, hala, inpaktu positiboak eragin nahi ditugu, enpresarentzako jasangarritasuna eta errentagarritasuna, gizartearentzako ongizatea eta ingurumena zaintzea ekarriko dutenak.

Gizarte-erantzukizuneko tresna eraginkorra izan nahi dugu. Hori dela eta, Laudalkin gizarte-erantzukizunerako giltza eskaintzen dizugu. Giltza horren bidez, irtenbide berritzaile eta estrategia jasangarriak baliatuta ezarri eta sendotu ahalko dituzu ingurumeneko, gizarteko eta gobernamenduko eragileak , eta horiek erresilienteago egingo dute zure erakundea.

Gure filosofia
Misioa
Gizarteko aldaketa-eragilea izatea eta, horretarako, irtenbide berritzaileak eta estrategia jasangarriak ezartzea erakundeetan.
Gure esperientzian, erakundeekiko elkarlanean eta interes-taldeekiko etengabeko elkarrizketan oinarritzen den balio materiala eta immateriala sortzen laguntzea.
Ikuspegia
Erreferente izatea gizarte-erantzukizunean eta, horretarako, erakundeen arteko elkarlana sustatzea, erakundearentzako berarentzako, gizartearentzako eta ingurumenarentzako inpaktu positiboak sor daitezen bultzatzeko.
Balioak
Honako hauek aurkituko dituzu gugan:
- Hurbiltasuna
- Gardentasuna
- Osotasuna
- Berrikuntza
- Bikaintasuna
- Konpromisoa
Consultora acreditada

