Lege-oharra

Helburua

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, lege-ohar honek www.laudalki.com eta www.laudalki.es webgunearen erabilera arautzen du; Laudalkiren webgunea Leire Trojaola Crucelaeguiren jabetzakoa da (IFK zk.: 18602629E), eta Zizur Nagusian du helbide soziala (Nafarroa).

Laudalkiren webgunean nabigatzeak haren ERABILTZAILE izaera ematen dizu eta legezko ohar honetan argitaratutako baldintza guztiak erabat eta osotasunean onartzea dakar, ohartaraziz baldintza horiek aldatu ahal izango direla Laudalkik aldez aurretik jakinarazi gabe. Kasu horretan, ahalik eta azkarren argitaratu eta ohartaraziko da.

Horregatik, webgune honetatik eskainitako informazioa eta zerbitzuak eskuratu eta erabiltzen badira, edukia arretaz irakurtzea gomendatzen da.

Erabiltzaileak, gainera, webgunea era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du bere gain, legeak, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilera eta lege-ohar hau betez, eta Laudalkiren aurrean edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar hori ez jarraitzearen ondorioz sor litezkeen kalteengatik.

Berariaz debekatuta dago baimendutakoaz gain beste edozein erabilera, Laudalkikezein unetan atzitu edo erabilera ukatu ahal izango duelarik.

Harremanetarako

Atzitzeko eta erabiltzeko baldintzak

Webgunea eta haren zerbitzuak, libreki eta doan erabiltzekoak dira. Halere, webgunean eskainitako zerbitzuetakoren baten erabilera baldintza dezake Laudalkik aldez aurretik dagokion inprimakia betez.

Erabiltzaileak Laudalkiri jakinarazten dizkion datu guztiak benetakoak direla eta gaurkotuak daudela bermatzen du, eta egiten dituen adierazpen faltsu edo zehaztugabeen erantzule izango da.

Erabiltzaileak Laudalkiren edukiak eta zerbitzuak era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du bere gain, eta, besteak beste, honako hauetarako ez erabiltzekoa:

  1. Delitu-ekintzekin bat datozen edukiak, bortitzak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismo-apologiakoak edo, oro har, legearen eta ordena publikoaren aurkakoak zabaltzea.
  2. Laudalkiren dokumentu elektronikoak, datuak edo sistema fisiko eta logikoak aldatu, hondatu, eten edo horietan akatsak edo kalteak sor ditzaketen birus informatikoak sartzea sarean edo jarduketak gauzatzea.
  3. Beste erabiltzaileen posta elektronikoko kontuetara edo Laudalkiren edo hirugarrenen sistema informatikoko bestelako eremu mugatuetara sartzen saiatzea, eta, kasua balitz, informazioa ateratzea.
  4. Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzea, baita Laudalkiren edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna ere.
  5. Beste erabiltzaile baten identitatea hartzea.
  6. Erreproduzitu, kopiatu, banatu edo beste norbaiten eskura jartzea, edo komunikazio publikoko beste edozein era, edukiak eraldatu edo aldatzea, baldin eta dagozkion eskubideen titularraren baimena eduki ezean, edo hori legezkoa bada.
  7. Datuak eskuratzea publizitate-helburuarekin eta edonolako publizitate eta komunikazio bidaltzeko helburuarekin, salmentarako edo izaera komertziala duen beste xederen baterako, aldez aurretik eskaerarik egin edo baimenik jaso gabe.

Webguneko eduki guztiak, esaterako testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, baita haien diseinu grafikoa eta iturri-kodeak ere, Laudalkirena den jabetzako lana osatzen dute, eta ezin da erabiltzaileari lagatakotzat hartu horienganako ustiaketa-eskubiderik, webgunearen erabilera egokirako behar-beharrezkoak denaz gain.

Laburbilduz, webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikus ditzakete, eta, hala badagokio, kopia pribatu baimenduak egin, erreproduzitutako edukiak ondoren hirugarrenei lagatzen ez bazaizkie, sareetara konektatutako zerbitzarietan sartzen ez badira edo edonolako ustiaketaren xederako ez badira.

Era berean, webgunean agertzen den edonolako marka, izen komertzial eta edonolako zeinu ezaugarri Laudalkiren jabetzakoa da, eta ezin daiteke ulertu horien erabilerak edo haietara atzitzeak erabiltzaileari haienganako eskubiderik ematen dionik.

Edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo publikoki jakinaraztea eta ustiatze-eskubideen titularrak espresuki baimendu ez duen beste edonolako ekintza debekatuta daude.

Hiperesteka bat finkatzeak inola ere ez du suposatzen Laudalkiren eta finkatzen deneko webgunearen jabearen arteko harremanik, ezta Laudalkik edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.

Laudalkik ez du bere gain hartzen erabiltzaile bakoitzak webgune honetan eskura jarritako materialei ematen dion erabileraren ardura edo horietan oinarrituz gauzatzen duen edonolako jarduketarena.

Atzitzean eta erabiltzean kanpo gelditzen diren berme eta erantzukizunak

Webgune honen edukia izaera orokorrekoa da, eta informatzeko helburua baino ez du; horrek ez du erabat bermatzen eduki guztietarako sarbidea, ezta zehaztasuna, zuzenketa, indarrean edo gaurkotua egotea, haren egokitasuna edo helburu zehatz batekiko erabilgarritasuna ere.

Laudalkik, ordenamendu juridikoak onartzen dueneraino, honakoetatik ondorioztutako edonolako kalte-galerarekiko edozein erantzukizun baztertzen du:

  • Webgunera sartu ezina edo edukien egiatasunik, zehaztasunik, zorroztasunik eta/edo gaurkotasunik eza. Transmititu, hedatu, jaso, eskura jarritako edukien edonolako bizio eta akatsak, web ataritik edo eskaintzen diren zerbitzuen bidez atzitutakoa denean.
  • Erabiltzaileen sistema informatikoetan, agiri elektronikoetan edo datuetan aldaketak sor ditzaketen birusak edo edukietako bestelako elementuak egotea.
  • Webgunea era desegokian erabiltzearen ondorioz legea, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilera eta legezko ohar hau ez betetzea. Bereziki, eta adibide gisa, Laudalkik ez ditu bere gain hartzen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudiko eskubidea nahiz lehia desleialaren eta legez kontrako publizitatearen alorreko araudia urratzen duten hirugarrenen jarduketen ardura.

Era berean, Laudalkik webgune honetatik kanpo egon eta zuzenean gure webmasterrak kudeatzen ez duen edozein informaziorekiko edonolako ardura baztertzen du. Webgune honetan agertzen diren esteken funtzioa web atari honek eskaintzen dituen edukiak zabal ditzaketen bestelako iturriei buruzko informazioa erabiltzaileari ematea da soilik. Laudalkik ez du bermatzen, eta ez du erantzukizuna bere gain hartzen, estekatutako guneen jarduerari edo irisgarritasunari dagokionean; era berean, ez du horiek bisitatzea iradokitzen, horretarako gonbidapenik egiten edo aholkurik ematen, eta, ondorioz, ez da izango lortzen den emaitzaren erantzule. Laudalkik ez du bere gain hartzen hirugarrenek finka ditzaketen hiperesteken erantzukizunik.Lege-oharra:

Legez kontrako jarduerak gauzatzen badira jarraituko den prozedura

Baldin eta edozein erabiltzailek edo hirugarren batek ulertzen badu ezein eduki legez kontra erabili dela eta/edo web-orrietan edo webgunearen bitartez sartuta edonolako jarduketa gauzatu dela erakusten duten gertaerak edo zirkunstantziak daudela, Laudalkira jakinarazpen bat bidali beharko du, behar den eran identifikatuz eta ustezko arau-hausteak zehaztuz.

Argitalpenak

Webgunearen bitartez emandako informazio administratiboak ez du ordezkatzen administrazio publikoen aldizkari ofizialetan formalki argitaratu behar diren legeen, arauen, planen, xedapen orokorren eta ekintzen legezko publizitatea, aldizkari horiek baitira haien benekotasuna eta edukiaren fede ematen duten tresna bakarrak. Webgune honetan jasotako informazioa gida moduan hartu beharrekoa da, legezko balio-asmorik gabekoa.

Legeria aplikagarria

Baldintza hauek Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera arautuko dira.
Erabiliko den hizkuntza gaztelania izango da.