Kudeaketa Estrategia

Non gaude? Nora iritsi nahi dugu?

Funtsezko galderak dira zure proiektuak aurrera egin dezan. Kudeaketa-estrategia irabazle bat ezartzeko prozesua gelditzean, diagnostikatzean, definitzean, inplementatzean eta jarraipena egitean datza. Estrategia kontziente bat proiektu jasangarri baterako.

Batzuetan badakigu gure prozedurak berrikusi eta/edo ikuspegia eta sistemak aldatu behar ditugula aurrera egiten jarraitzeko. Beste etapa batzuetan, konturatzen gara proiektua ez dela behar bezala aurrera egiten ari. Zenbait faktoreren ondorioz (hala nola astirik ez dugulako edo gure espezialitate-arlotik kanpoko ezagutzarik ez dugulako), ordea, atzeratu egiten ditugu beharrezkoak diren ekintzak, edota emaitza txarrekin inplementatzen ditugu.

Laudalkin zurekin egongo gara, bide horri ekin eta luzamendurik gabe aurrera egin ahal izan dezazun.

Gure proiektuaren beraren esperientzian oinarrituta, eta gure errealitatearen eta eskuragarri ditugun baliabide urrien azterketa eta ezagutza funtsezkoak direla kontuan hartuta, zure zirkunstantzietara egokitutako eta zure balioekin konprometitutako kudeaketa-estrategia pertsonalizatu bat proposatuko dizugu.

Piezas de ajedrez. Laudalki. Estrategia de gestión

Laudalkin, lankidetza estu baten bidez lagunduko dizugu. Lankidetza horrek honako hauek ditu oinarri:

  • estrategias ágiles
  • etengabeko hobekuntza
  • inpaktuen ebaluazioa

Egingo dugun bidaiak gure 5 “R”en metodoaren inplementaziora eramango gaitu, honako hauek ardatz hartuta:

  • Errealitatea (Realidad): zure proiektuaren egungo egoera ezagutzea
  • Erronka (Reto): helburuak identifikatzea
  • Gauzatzea (Realización): egin beharreko jarduketak diseinatu eta inplementatzea
  • Berrelikadura (Retroalimentación): aurreko 3 “R”ak etengabe berrikustea
  • Berrikuspena (Revisión): tresnak eta metodologia zehaztea. Laudalkiren jarraipena bidezkotzat hartzen duzun aldian.
Brújula. Laudalki. Estrategia de gestión

Ez da ahaztu behar ibilbide hori ez dela ekintza puntualak ezartzera mugatzen. Laudalkik zurekin egingo du bidea, epe luzera zure proiektuarentzat onuragarria izango den estrategia bat diseinatzearen bidez.

Proposatuko dizugun estrategia kontzientearekin, onurak lortuko dituzu produkzio-arloan zein interes-taldeekiko harremanetan eta merkatuan duzun posizionamenduan.

Ikuspegi global horren bidez, aurrera egin ahal izango duzu zure proiektuan, orain eta etorkizunean agertuko zaizkizun egoera desberdinen aurrean. Etorkizuneko erronkak ulertzea eta haietara egokitzea ahalbidetuko dizun kultura berritzaile eta integratzaile bat sortuko duzu.

Egin aurrera estrategia kontziente batekin proiektu jasangarri bat sortzeko.

Crecer dinero entre plantas. Laudalki. Estrategia de gestión
Logotipo de ODS Objetivos de Desarrollo Sostenible
Logotipo Pacto Verde Vitoria-Gasteiz Laudalki
Logotipo de InnovaRSE Navarra
Logotipo de Expertos Consultores por Aenor
Logotipo de Deusto
Logotipo de Servicio Navarro de Empleo
Logotipo de NextGenerationEU Europa
Logotipo Plan de Transformación y Resiliencia Gobierno de España