Komunikazioa
Kontuan hartzen al duzu komunikazioa zure proiektuan aurrera egiteko?
Barneko eta kanpoko interes-taldeekiko komunikazioa ezinbesteko tresna da aurrera egiteko. Komunikazio horren kudeaketa eraginkorra lagungarria izango da zure proiektuaren helburuak lortzeko.
Izan ere, gardentasuna funtsezkoa da zure proiektua garatzeko; ez zaitez ezkutatu. Zure proiektuaren balioak, zure ikuspegia eta proiektuaren inpaktua helaraztea oso garrantzitsua da helburuak lortzeko eta zure proiektuan aurrera egiteko.
Zure proiektuaren inguruko interes-talde guztiek dute interesa, egiten duzun lanean ez ezik, egiteko moduan eta zure ingurunean sortzen dituzun inpaktu positiboetan ere bai. Barneko interes-taldeen (taldearen, laguntzaileen eta abarren) zein kanpoko interes-taldeen (hornitzaileen, bezeroen, komunitatearen eta abarren) parte-hartzea eta, azken batean, inplikazioa errazteak arrakastaz eramango zaitu helburuak lortzera.

Laudalkik zure proiektua berezi bihurtzen duen guztia ezagutzen lagundu nahi dizu.
Balioa (ukigarria eta ukiezina) non sortzen duzun identifikatzen, balio hori agerian jartzen eta zure enpresarentzat egokiak diren bide eta kanalen bidez helarazten lagunduko dizugu. Zure errealitatean oinarrituko gara zure interes-talde guztiekin harreman arina eta lankidetzan oinarritua izatea ahalbidetuko dizun komunikazio-sistema berezko eta eraginkor bat ezartzeko.

Hona hemen inplementatu ditzakezun komunikazio-soluzio eta komunikazio-tresna batzuk:
- Zure proiektuaren bikaintasuna egiaztatuko duten hirugarren independenteen ziurtagirien kudeaketa eta jarraipena; ISO, ziurtagiri ekologikoak, B-corp, InnovaRSE…
- Zure interes-taldeei zure proiektuaren berri emango dieten eta proiektuan inplikatuko dituzten inpaktu-txostenak nazioartean onartuta dauden estandar batzuen arabera sortzea: GRI, informazio ez-finantzarioaren egoera-orria (EINF)…
- Zure inpaktu positiboak aitortuko dituzten sariak.
- Zure taldearekin, laguntzaileekin, hornitzaileekin, bezeroekin, komunitatearekin eta abarrekin duzun harremana eta inplikazioa estutzeko ekitaldien/esperientzien antolaketa
- Interes-talde bakoitzaren barruko batasuna sendotuko duten komunikazio-sareak/komunikazio-kanalak sortzea.
Laudalkin, komunikazioak lehia-abantailak lortzeko duen ahalmena ezagutzen lagunduko dizugu.
