Gizarte-erantzukizunaren diagnostikoa
Ezagutu nahi duzu gizarte-erantzukizunaren zer alderdi kudeatzen dituen zure erakundeak?
Gure diagnostiko-zerbitzuaren bidez, zure erakundean ingurumeneko, gizarteko eta gobernamenduko faktoreak integratzeko abiapuntua izango duzu.
Diagnostikoaren abantailak
Gizarte-erantzukizunean oinarritzen den kudeaketa-sistema bat ezartzeko, erakunde baten jardueren eta harremanen analisi zehatza behar da.
Laudalkin erronka horretan bidelagun izan nahi dugu eta, horretarako, dagoeneko jasangarritasun-ikuspegia duten eginkizun, funtzio eta sailak eta berrorientatu behar direnak detektatzen lagundu nahi dizugu.

Abiapuntua zehaztuta, elkarrekin lan egin dezakegu erakundearen estrategian beharrezkoak diren aldaketak integratzen, jasangarritasunean oinarritzen den lan-ildoa lortzeko, zeinak zure erakundeari eta interes-taldeei errentagarritasunaz gainera balioa ere emango baitio.
