Garapen jasangarrirako helburuak
Nola aplikatu Nazio Batuen garapen jasangarrirako helburuak zure erakundean?
Laudalkiren bidez, garapen jasangarrirako helburuei nolako ekarpena egiten diezun ezagutu ahalko duzu, eta zure proiektuen bidez munduko helburu horiei egin diezazkiekezun ekarpenak identifikatu.
Garapen jasangarrirako 17 helburu
2030eko Agendak garapen jasangarrirako 17 helburutan jasotzen ditu garapen jasangarria lortzeko eta munduko zenbait erronkari aurre egiteko beharrezkoak diren esku hartzeko zenbait eremu: pobreziarekin amaitzea, oinarrizko zerbitzuetara jotzea, desberdintasunak murriztea, klima-aldaketari aurre egitea edo lankidetza sustatzea.

2030eko Agendak erakunde handiak ez ezik enpresa eta gizabanakoak ere inplikarazten ditu. Sektore pribatuak gero eta pisu handiagoa du garapen jasangarrirako helburuak lortzeko xedean, zeinak, aldi berean, enpresen epe luzeko estrategia jasangarrian eragin positiboa baitu.

Hori dela eta, eta ekarpen orok balioa duenez, Laudalkin garapen jasangarrirako helburuekin bat datozen zure erakundeko egungo ekimen eta proiektuak identifikatzen laguntzen dizugu. Halaber, 2030eko Agendan lagunduko duten erronka berriak planteatzeko orientatzen zaitugu.
